IBILBIDE OSO PERTSONALA ABIARAZTEN DUEN PROIEKTUA
Piedraescrita, lehen begiratuan, Jerónimo Martínen lehen diskoa da, Jerónimo Martín Trio taldearekin aritu zen etaparen emaitza.
Taldea espontaneoki sortu zen Musikeneren (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) testuinguruan. Beren prestakuntza musikala zabaldu nahi zuten musikari profesionalak elkartu ziren, eta elkarrekin jotzea erabaki zuten.
Topaketa horren ardatza pianistaren burutik igarotzen zen musika izan zen. Geroago, diskoa ezagutarazteko egindako kontzertuetan, mamitu egin zen.
Esperientzia hori mugarri izan zen Jerónimo Martínen ibilbide musikalean; izan ere, bere jardun sortzailea beste guztiaren gainetik kokatzearen aldeko apustu sendoa eta argia izan zen. Beraz, ibilbide erabat pertsonala abiarazi zuen proiektua da hau.
Piedraescritak hiru musikari hauek utzitako aztarnak islatzen ditu, lau urtez taldearekin aritu ondoren.
Hirukotearen azken zuzenekoetan konposizio eta moldaketa berriak entzun ziren, hala nola Getxoko Jazzaldian (2008) eskainitako kontzertuan, baina ez dago erregistratutako dokumenturik eskuragarri.
2006ko amaieran argitaratu zen diskoa, Errabal Jazz diskoetxe gipuzkoarrak agertu zuen interesari esker.
Denbora horren guztiaren ondoren, hirukote-formatua bigarren mailara igaro zen pianistaren konposizio-lanean, eta beste talde batzuekin esperimentatzen jarraitu zuen.
Jerónimo Martín, pianoa
Javier Mayor, kontrabaxua
Hasier Oleaga, bateria
2006ko abuztuaren 26an Aiguavivako (Girona) 44.1 estudioetan grabatua.
Juanan Rosek nahastua Cantón de la Soledad (Gasteiz) estudioetan.