HELDU: HAZI, ESKURATU, IRITSI
HELDU, nire azken lana, aurkeztu nahi dizuet. Azken proiektu honetan, estetika berri bat garatu nahian, musika klasikoan, inprobisazioan eta hainbat jatorritako musika herrikoitan jarraitu dut sakontzen.
Edozein klixetatik urrun eta inspirazio iturri desberdinen arteko oreka bilatuz, kontzeptu pertsonal bat garatzen saiatu naiz. Sormenatik harago doazen gaietatik hasita, nire azken lan honetan, hausnartu egin dut aldarrikatzeko beharrera iritsi arte.
Estilo honetako proiektuak plazaratzeko aukera ezak nire lanaren ibilbidea birpentsatzera eraman nau. Sortze-prozesuaren ibilbidea disko bat argitaratzeko helburuarekin hasten bada gehienetan, HELDU proiektuan prozesuaren ordena aldatzen dut, disko bat grabatzeko garrantzia murriztuz. Diskoa prozesuaren ondorioa izango da, besterik ez.
Heldu proiektuaren prozesuaz gozatu arren, nahi dudana heltzea da. Kontzertuetan, eszenatokietan, lana publikoaren aurrean jotzera heldu nahi dut, proiektuaren azken helburua hartzailearengana heltzea baita.
Estreinaldia apirilaren 18an izan zen, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Hartzaileek gogo biziz eta emozio handiz hartu zuten emanaldia. Hasi besterik egin ez den lana da, eta hainbat arlo eta formatutan jarraituko du hazten. Ezagutzera gonbidatzen
Jerónimo Martín
"TEMPUS FUGIT"
'TOKIAN', HEMEN ETA ORAIN, JERÓNIMO MARTÍNEN AZKEN DISKOA
Bidea ireki eta argitzen duen bizitzaren erdigunea aurkitzearen poza.
Jerónimo Martín musikari eklektikoa da, eta musika klasikoa, jazza, inprobisazio librea eta konposizioa lantzen ditu. Bost disko argitaratu ditu, eta arte eszenikoetarako, zinemarako eta bandarako musika konposatu du. Donostiako Jazzaldian, Getxoko Jazzaldian eta beste hainbat agertoki ospetsutan aritu da bere hirukoteekin eta seikoteekin. Inprobisazioaren inguruan asko ikertzen du, baita musikaren irakaskuntzaren inguruan ere.






