IMPROBISAZIOARI BURUZKO IKERKETA
Jerónimo Martínek hasieratik erakutsi du inprobisazioarekiko interes bizia. Hala, pianoaren esperimentazio pertsonalaren bidez garatutako ezagutzak hainbat bidetatik eraman du.
Oso gaztetatik, inprobisazioaren ustekabeko fenomenoaren jakin-minak bultzatuta, eta haren sekreturik sakonenak ezagutzeko gogoz, gaiari buruz ikertzera eraman zuen etengabeko bilaketari ekin zion.
Horrela, hainbat inprobisazio-teknika ezagutzen hasi zen, bai eta horiekin trebatzen ere, kezka sakonenei erantzunak aurkitzeko asmoz.
Horrek guztia etengabeko ikaskuntzaren haztegia izan da. Partekatutako hainbat bizipenetatik abiatuta, gaiari buruzko ikuspegi berezia zabaldu du, eta erantzunak, ziurtasunak eta fruitu musikalak aurkitu ditu, bere diskoetako bitan jasotakoak: Capturas (2015) eta Durango Concert (2020).
Gainera, teknika horietako batzuek hainbat genero musikal ordezkatzen dituzte, horietako bakoitzak inprobisazioaren praktikaz duen ikuspegiarekin, esparru profesionalari zein hezkuntzari aplikatuta.
Jarraian, kronologikoki aipatzen dira, egilea bere jardunean txertatzen joan den ordenaren arabera:
Violeta Hemsy de Gaínza
Jazz
Inprobisazio librea
Conduction
Soundpainting
Music for People
Bestalde, nabarmentzekoa da Julio d’Escriván venezuelar musikagilea buru duen Terranova proiektuan parte hartu izana (2012), baita International Society for Improvised Music (ISIM) erakundearen konferentzian ere, Suitzan (2015).
Gaur egun ikertzen jarraitzen du, arreta berezia jarriz inprobisazioaren –indibiduala eta kolektiboa–, konposizioaren eta ausazkotasunaren arteko elkarreraginean. Ikerketa, funtsean, musika-sorkuntzaren esparruan kokatzen du, estilo edo lengoaia jakin bati atxiki gabe.
Gainera, ateak ireki nahi dizkio jazz-musikarien eta musikari klasikoen arteko elkarlanari, eta beti dago musika-hezkuntzaren esparruan partekatua izateko irekita.