

JERÓNIMO MARTÍN SEIKOTEA + ARTEUS ORKESTRA

2008an sortu zen seikotearen jatorrizko proiektua, Jerónimo Martínek konpositore gisa egindako lanaren ondorioz eta Jerónimo Martín Trio hirukoteko lider gisa debutatu ondoren. Hirukotearekin lau urtez egin zuen lan, eta bere lehen diskoa grabatu zuen: Piedraescrita (Errabal Jazz, 2006). Etapa horren ondoren abentura musikal berriari ekin zion, eta bere alderdi sortzaileena garatu zuen seikote-formatuan.
Errepertorio osoa Jeronimo Martínen konposizio propioek osatzen dute, eta, proiektuaren hasieratik, bere musikaren moldaketak egin ditu talderako.
Piedraescritarekin hasitako bideari jarraituz, estilo eta eraginen amalgama da bere musika. Sonoritate pertsonala eratzen du, eta, horrek, haize-instrumentuak gehituz, ñabardura berriak hartzen ditu.
Seikotea bere ideia musikal berrienak islatzen dituen laborategia da; hori dela eta, batzuetan, horrelako taldeen muga tradizionalak gainditzen dituzten lurraldeetatik dabil bere musika.
Taldeko musikariek prestakuntza musikal sendoa dute, eta esperientzia eta ibilbide zabala ere bai jazz-munduan eta beste genero batzuetan, Euskal Herriko eta Estatuko hainbat taldetan parte hartu baitute. Euskadiko eta inguruko erkidegoetako jazz-areto eta -jaialdi nagusietan aritu dira.
2012an Quinoa (Errabal Jazz) diskoa kaleratu zuten eta, 2023an, Tokian (Errabal Jazz), Arteus Orkestrarekin batera –23 musikariko hari-orkestra bat da–, Iker Sánchez Silvak zuzendua.
Gaur egun, musikari hauek osatzen dute seikotea:
Jerónimo Martín, pianoa eta konposizioa
Alejandro San Pelayo, kontrabaxua
Aitor Bravo, bateria
Rubén González, saxofoi tenorra
Jorge Vistel, tronpeta
Gonzalo Fernández de Larrinoa, tronboia